XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta aberatsak an ere, aberatsak... aberatsak... ementxe bezelatsu, auzoan bizi izan oi dira geyen geyenak, auzoan.

-¿Aragia gutxitan jaten degula?, gaineratu zuen beste norbaitek: ikusi izan ditugu ¡alegia! Ameriketatik itzulitako gizon aragijaleok ¿baina zer? oyek ere masailezurra, gure antzera, zorrotza daukate.

Bizarra bai, artaburuari udazkenean bezela, zuri ta beltz ta arre nondiknai agertzen zayete.

Bigarrenez urrengo igandean irakurri bear izan nizkioten zure berriak.

Martin Lôntxo izan zan orduan ere itzik geyen egin zuena.

-¿Eztula zer dan eztakitela? Bai nik, Argentinan izan nintzanean.

¿Marranta ta birigaitza ta bularrestua eztituztela ezagutzen?¿Zertaz iltzen otedira gizonak Galipornian?.

- Zarrez, bizi izaten aspertuak diranean.

- Guk (Martin Lôntxok zioan au ere), eltzekariz, gizaozalez bizi geranok eztegu indarrik mendia mendiaren gainean, Medelek-eta, elurrezko mendi eskerga, erraldoi oriek metatu dituzten antzera, jartzeko.

Mutilak:(...).